LURTEKek Erantzukizun Zibil Profesionaleko aseguru bat du, 2.000.000 eurokoa. Egindako azterlanak eta obrako laguntza hartzen ditu barnean aseguru horrek.
LURTEKek Lan Arriskuen Prebentziorako Plan bat du, FREMAPek egindakoa eta kudeatutakoa, eta Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa betetzen du, PROGESDATOS enpresaren aholkularitzarekin. Era berean, eraikuntzaren sektoreko egiaztagiria duten enpresen REA ziurtagiria ere badu LURTEKek.
LURTEK lurtek.com domeinuaren jabea da, eta enpresaren web orria www.lurtek.com da. Gainera, mezuak eta datuak bidaltzeko zein jasotzeko edukiera mugarik ez duten posta kontuak ditu LURTEKek.
Halaber, LURTEKek enpresaren marka eta logotipoa erregistratuta ditu, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan.